KONPAINIA

COVEReko taldeak metaletarako estaldura plastikoen sektorean dihardu 1985. urteaz geroztik, ohiko akaberen ordezko aukera gisa.
Hasiera-hasieratik aurrerabidearekin konpromisoa hartua dugu, eta uneoro teknologiarik modernoenak erabiltzen ditugu gure estaldura-prozesuetan. Horri esker, zerbitzurik, kalitaterik eta preziorik onenak eskaini ahal dizkizugu.

Tamaina txikiko eta ertaineko piezak prozesatzeko dugun gaitasunari eta serie handiak zein pieza bakarrak lantzeko dugun malgutasunari esker, sektoreko lider ukaezinak gara nazio-mailan eta punta-puntakoak Europa mailan.

Donostiatik 8 kilometrora dugun 3.000 m2-ko nabe industriala eta Bartzelonan dugun 2.000 m2-koa jartzen dizkizugu eskura. Horietan ditugun kualifikazio handiko pertsonalaren eta baliabide teknologikoen bidez, edozein proiekturi egin ahal diegu aurre bermerik handienarekin.

Gure zerbitzu integralari esker, hiru industria-jarduera ezberdin garatu ditzakegu, gure bezeroen beharrak betetzeko helburu bakarrarekin.

GURE ZERBITZUAK

  • ESTALDURAK: Gure lantegietan prozesatzen ditugu piezak.
  • INGENIARITZA: Instalazio automatizatuen diseinua eta eraikuntza.
  • LEHENGAIAK: Polietilenoen eta kopolimeroen hornitzaileak gara.

BIDEO AURKEZPENA

Construction Managment
Facility Maintenance
Mining Infrastructure
Pavement Preservations